ARTEZKARITZA BERRITZEA

Datorren Ohiko Batzar Orokorrean, ARTEZKARITZA BATZORDEKO kideak berriztatzea dagokigu. Artezkaritza Batzordea, 12 kidez osatuta dago eta bi urtez behin erdiak berritzen dira. Beraz, aurten 6 kide berri aukeratu beharko ditugu. Batzorde honen maiztasuna bi astean behinekoa da.

Batzorde honetako kide izateko aukera duzue bazkide guztiok. Hortaz, interesatuok izena eman idazkaritzan, azaroak 24, ostirala, arratsaldeko 17:00ak baino lehen.

 

HEZKUNTZA PROIEKTUAREN DOKUMENTUA

Azken ikasturteetako hausnarketarekin jarraituz, Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren dokumentuaren eguneratzearen azken fasera iritsi gara. Jada dokumentu berria osatua dago eta abenduko ohiko batzarrean aurkeztu aurretik, ikastolako partaide guztiok,  ekarpenak egiteko aukera izango dugu.

Horretarako, datorren asteartean, azaroak 21, eskuragarri izango dugu. Ekarpenak egiteko aukera, azaroaren 29 bitartean egongo da irekita eta dokumentuaren ezaugarri eta egiturari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, datorren ostegunean, azaroak 23, arratsaldeko 19:00etan bilera irekia izango da.

PROGRAMAZIO ETA ROBOTIKA GABONETAKO OPORRETAN

Abenduaren 26tik 29ra, Gabonetako oporretan, LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendutako PROGRAMAZIO ETA ROBOTIKA ikastaroa izango da ikastolan.

INAUTERIETARAKO LAGUNTZA ESKAERA

Inauterietako kalejirarako ikasleen txapel eta osagarri osaketa eta berritzeari iazko lanari jarraipena emanez, aurten ere, jarri du taldeak helburu bat KATTILUNGORRI taldearen mozorroak eguneratzea. Geletako ikasle kopurua ere goraka doa eta badago lana.

Horretarako zure laguntza behar dugu.

Prest zaudetenok idazkaritzan izena eman eta noiz ahal duzuen adierazi.

ETORKIZUNERAKO PRESTATZEN!!!

Gurean beren ibilbidea bukatzear dauden ikasleentzat, Ikastolatik kanpo dagoen lan eta ikasketa eskaintza ezagutu asmoz, hainbat dira bideratzen ditugun ORIENTAZIO ekintzak .

LH3ko IKASLEEN IRTEERA

Joan den urriaren 25ean , eguraldia lagun, Munoandira joan ginen bertan aurkitzen diren aztarnak ikustera. Orain, 2.700 urte, gutxi gorabehera gure arbasoek bizitzeko aukeratu zuten lekua. Bertatik, Urola bailararen zati handi bat ikus daiteke.  Bazkaltzera Azkoitira jeitsi eta 7 frontoietan elkarrekin jolasteko aukera izan genuen. Egun ederra, benetan.

AZPEITIKO HERRIARTEKO VIII.KROS MIXTOA

72 bikotek hartu zuten parte Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Azpeitiko Herriarteko VIII. Kros Mistoan.

Mila esker Kros mixtoan parte hartu zutenei eta bereziki, antolaketa lanetan lagundu zuten guztiei.

XXXV. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK

XXXV. Euskal Antzerki Topaketek ANTZEZTU, GOZATU eta ESPERIMENTATZEKO aukera emango die aurten gure ikasleei.         

"TXOTXONGILOEN AMETSAK" ERAKUSKETA

Antzerki Topaketen lehen egunetik eta hilaren 17ra bitarte, Corrado Massaciren Txotxongiloen ametsak erakusketa dago ikusgai, eta txotxongilo tailerrak ere izango dira.

Txotxongilo metodologia eta teknikaren erakusketa da.

Ikasleentzat, bereziki egilearekin erakusketa gidatuak izango dira eta gu ere han izango gara:

Gaur, azaroak 10, LH1eko ikasleak joango dira.

Datorren ostiralean, azaroak 17, LH2ko ikasleak.

LOTERIA SALGAI (19768)

Ikastolan (idazkaritzan):  astearte eta ostegun arratsaldetan

Beste salmenta puntu batzuk:

- Aratz Erreka, Kantoi, Niza eta “Berdie” tabernetan

  - Inaxita eta Kimetz  ileapaindegietan   

  - Jone eta Maikar (Azpeitian) estetika zentruan

  - Agirre Oparidendan, Arkupe haur arropa dendan eta Arrospide Oinetako dendan

- Barrenetxe Harategian eta Arrate Okindegian.

Orriak

-era harpidetu