IKASTOLAREN EGUNA, aurten abenduren 1ean Ikastolan

Datorren abenduaren 3a igandea izanik, aurten IKASTOLAREN EGUNA, abenduaren 1ean ospatuko dugu Ikastolan.

Urtero bezala egitarau bete-betean dator eguna: jolasak, tailerrak, Mari Domingiri ongi etorria…(egitarau osoa datorren astean ikusgai izango duzue web orrian)

Aurten, ospakizun ekintzak aste osora zabalduko dira.

Horien artean, ikastolako sarreran, UEMAk euskararen arnasguneei buruz egindako ikerketa baten ondorioak izango ditugu ikusgai, 13 panelez osatutako erakusketan. Gonbidatuta zaudete.

SAN ANDRES EGUNA

Asteazkenean, San Andres eguna, pasa  Azkoitian Ikastolako txosnatik eta ospatu eguna!

EUSKAL SARI TRIPONTZIA

 

 

 

Gure Esku Dago eta Kontseiluak

martxan jarri duten 

Euskal Sari Tripontzia idazkaritzan salgai (5 €)

JANARI BANKUA

Gipuzkoako JANARI BANKUtik, abenduan Azpeitiko hainbat komertziotan egingo den janari bilketarako txandak osatzeko deia  zabaltzeko eskatu digute.

Hona beharrak: abenduaren 1erako (arratsaldez) eta,  abenduaren 2rako (goizez).

Kanpainan parte hartu nahi duzuenok eman izena idazkaritzan eta jarriko dira janari bankuko arduradunak zuekin harremanetan.

AZAROAK 25 GOGOAN

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Lehen Hezkuntzako eta DBH ikasleek, ikastolako sarreran, INDARKERIARI EZ! esanez eta tratu onen alde, horma eraiki dute.

SEASKAKO EGUTEGIA

LAGUNDU IPARRALDEKO IKASTOLAK

Seaskako lagunen 2018ko egutegia idazkaritzan duzue  5€tan

HEZKUNTZA PROIEKTUAREN DOKUMENTUA

Azken ikasturteetako hausnarketarekin jarraituz, Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren dokumentuaren eguneratzearen azken fasera iritsi gara. Jada dokumentu berria osatua dago eta abenduko ohiko batzarrean aurkeztu aurretik, ikastolako partaide guztiok,  ekarpenak egiteko aukera izango dugu.

Horretarako, datorren asteartean, azaroak 21, eskuragarri izango dugu. Ekarpenak egiteko aukera, azaroaren 29 bitartean egongo da irekita eta dokumentuaren ezaugarri eta egiturari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, datorren ostegunean, azaroak 23, arratsaldeko 19:00etan bilera irekia izango da.

PROGRAMAZIO ETA ROBOTIKA GABONETAKO OPORRETAN

Abenduaren 26tik 29ra, Gabonetako oporretan, LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendutako PROGRAMAZIO ETA ROBOTIKA ikastaroa izango da ikastolan.

INAUTERIETARAKO LAGUNTZA ESKAERA

Inauterietako kalejirarako ikasleen txapel eta osagarri osaketa eta berritzeari iazko lanari jarraipena emanez, aurten ere, jarri du taldeak helburu bat KATTILUNGORRI taldearen mozorroak eguneratzea. Geletako ikasle kopurua ere goraka doa eta badago lana.

Horretarako zure laguntza behar dugu.

Prest zaudetenok idazkaritzan izena eman eta noiz ahal duzuen adierazi.

Orriak

-era harpidetu