IKASTOLAREN EGUNA -EGITARAUA- abenduak 1

KiVa AURKEZPENA UEU JARDUNALDIETAN

Azaroaren 24an, UEU eta Azpeitiko Udalak antolatutako BULLYINGAREN MUGAK GAINDITZEN jardunaldietan, gure ikastolako KiVa programa aurkezteko aukera izan genuen. Arritxu Olaizola ikastolako aholkulariak, eskola jazarpenaren aurka daramagun programari buruz hitz egiteko aukera izan zuen.

Ikusi bideoa

 

EUSKARAREN ARNASGUNEAK ERAKUSKETA

Abenduaren 3an ospatzen dugun euskararen egunari aurre harturik, aste guztian zehar hainbat ekintza izango ditugu gure ikastolan. Horien artean ikastola sarreran (idazkaritza aurrean) 13 panelez osatutako erakusketa batetaz gozatzeko aukera izango dugu bertaratzen garen guztiak.

Argazki gehiago

IKASLEAK AZAROAK 25az HITZ EGITEN

Azaroak 25, emakumeen kontrako  indarkeriaren  nazioarteko egunaren inguruan,  DBHO eta DBH-4ko ikasle talde batek bere aletxoa gehitu nahi izan zuen gaiaren inguruko hausnarketan. Beraiek sortutako bideo bat oinarri hartuz, gelaz gela aritu ziren saioak eginez. DBH-2ko  gelatan, adibidez,  ordubeteko saio bana dinamizatu zuten emaitza oso arrakastatsuarekin. 

ARTEZKARITZA BERRITZEA

Datorren Ohiko Batzar Orokorrean, ARTEZKARITZA BATZORDEKO kideak berriztatzea dagokigu.

Artezkaritza Batzordea, 12 kidez osatuta dago (9 bazkide erabiltzaile eta 3 bazkide laguntzaile) eta bi urtez behin erdiak berritzen dira. Aurten, 6 kide (guztiak bazkide erabiltzaileak) aukeratu beharko ditugu.

Gaur bukatzen da hautagaitza proposatzeko epea idazkaritzan, arratsaldeko 17:00ak baino lehen.

ADI !!! Azken aldaketa batzuk direla eta, ordea, hiru bazkide laguntzaileetatik bat ere bai, aurtengo Batzar Orokorrean berrituko da. Horregatik, hautagaitza proposatzeko epea zabaltzen da bazkide laguntzaileen artean: datorren asteazkena, azaroak 29, eguerdiko 12:30ak arte.

 

                                                                                                                                 Artezkaritza Batzordea

IKASTOLAREN EGUNA, aurten abenduren 1ean Ikastolan

Datorren abenduaren 3a igandea izanik, aurten IKASTOLAREN EGUNA, abenduaren 1ean ospatuko dugu Ikastolan.

Urtero bezala egitarau bete-betean dator eguna: jolasak, tailerrak, Mari Domingiri ongi etorria…(egitarau osoa datorren astean ikusgai izango duzue web orrian)

Aurten, ospakizun ekintzak aste osora zabalduko dira.

Horien artean, ikastolako sarreran, UEMAk euskararen arnasguneei buruz egindako ikerketa baten ondorioak izango ditugu ikusgai, 13 panelez osatutako erakusketan. Gonbidatuta zaudete.

SAN ANDRES EGUNA

Asteazkenean, San Andres eguna, pasa  Azkoitian Ikastolako txosnatik eta ospatu eguna!

EUSKAL SARI TRIPONTZIA

 

 

 

Gure Esku Dago eta Kontseiluak

martxan jarri duten 

Euskal Sari Tripontzia idazkaritzan salgai (5 €)

JANARI BANKUA

Gipuzkoako JANARI BANKUtik, abenduan Azpeitiko hainbat komertziotan egingo den janari bilketarako txandak osatzeko deia  zabaltzeko eskatu digute.

Hona beharrak: abenduaren 1erako (arratsaldez) eta,  abenduaren 2rako (goizez).

Kanpainan parte hartu nahi duzuenok eman izena idazkaritzan eta jarriko dira janari bankuko arduradunak zuekin harremanetan.

AZAROAK 25 GOGOAN

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Lehen Hezkuntzako eta DBH ikasleek, ikastolako sarreran, INDARKERIARI EZ! esanez eta tratu onen alde, horma eraiki dute.

Orriak

-era harpidetu