INGURUMEN PROIEKTUA EA21

Eskola Agenda 21 INGURUMEN PROIEKTUAren barnean, aurtengo ikasturtean  “KLIMA ALDAKETA”  izango da ekintza guztien ardatz. Gazteen osasuna, kutsadura, ura… landuko ditugu bereziki.

Ohikoa dugunez, gaiaren diagnosiarekin emango diogu hasiera aurtengo jardunari.

Geletako bileretan azaldu bezala, diagnosirako galdetegia guztiz digitalki jaso nahi da. Horretarako, datorren aste hasieran jasoko duzue zuen emailetan galdetegia edo bestela link honetan ere eskuragarri duzue.

KLIKAZETA POSTA ELEKTRONIKOZ ERE JASO NAHI?

Bidali mezu bat  ikasberri@azpeitikoikastola.eus helbidera adieraziz klikazeta bertan jasotzea nahiko zenukeela eta zuzenean bertan jasoko duzu asteroko ikastolako buletina.

Jakin era berean ikastolako www.azpeitikoikastola.eus helbidean ere ikusgai duzula astero.

INGURATU TXOSNA TALDERA!!

Sukaldea atsegin duena, talo goxoak prestatzeko eskua duena, dakiena edo ikasi nahi duena  edo eta besterik gabe laguntzeko prestutasuna duena …  Lagun giro atseginean egun erdia pasatu nahi duen jendearen bila gabiltza!!!!

SAN ANDRES ETA SANTO TOMAS egunetan Ikastolak jartzen duen TXOSNARAKO LANTALDE IRAUNKORRAK osatu nahi ditugu.

Lan taldeak 4 izango dira, bakoitzak egun erdi bat lan egiteko eta 4 pertsonaz osatuak egongo dira: 2 txapan, bat taloen masa egiten eta beste bat sukaldean.

Bakarka, bikoteka, launaka…. izena eman daiteke.           

Muntaian ere norbait laguntzeko prest balego ongi etorria izango da.

Animatu eta eman izena gelako ordezkariari azaroak 8rako.  

 TXOSNA TALDEA

 

HEZKIDETZAKO HERRIKO FOROA

Hezkidetzaren hausnarketa eta lanketa geroz eta presentzia gehiago hartzen ari den gaia da bai Ikastola barruan eta bai kanpora begira egiten ditugun ekintzetan.

Urteak dira, adibidez, Azpeitian HEZKUNTZAKO PROFESIONALEN HEZKIDETZA FOROA martxan dela eta gure ikastolako irakasleek bertan parte hartzen dugula. Era berean ikasleek ere badute herriko bilgunea, AUTOANTOLAKETA deitua.

Oraingoan, Udalak HERRIKO FOROA osatu nahi du, gurasoentzat bideratua. Eta gure Ikastolako gurasoen artean aukera zabaltzeko eskaera egin du.

Beraz, norbait HERRIKO HEZKIDETZA FOROAN parte hartzeko interesatua egongo balitz, eman izena idazkaritzan azaroaren 3a baino lehen.

FINALISTAREN EGUNA 2017

ESKOLARTEKO XXX. MENDI LEHIAKETA  (FINALISTAREN EGUNA)

Eguna eta lekua: Urriaren 22an izango da Errenterian.

Partaideak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiak

Informazio gehiago kirol kortxoan jarriko da.

PARTE HARTU VIII.KROS MIXTOAN (URRIAK 28)

Eman izena idazkaritzan urriaren 20a baino lehen.

Izen-abizenak:.................................................... telefonoa:...............................

                          KORRIKA EGITEKO .....

                          ANTOLAKETA LANETAN LAGUNTZEKO ......

HEZKUNTZA ERALDATZEN

2017/2018 ikasturterako Ikastolen erronka eta ildo nagusiak aurkeztu ziren larunbatean Elorriko Arriola antzokian, Hezkuntza Eraldatzen jarraitu pedagogia berritzaileen bidez. Aurtengo ekitaldian gainera, azken lau ikasturteotan mende erdira iritsi diren 27 ikastola omendu zituzten, horien artea gurea. Bereziki, urteotan guztiotan erakutsi dugun konpromiso sendoa herri eta herritarrekiko, euskara eta euskal kulturarekiko, kalitatezko euskal hezkuntza eraldatzailearekiko eta ikasle guzti eta bakoitzarekiko aitortu eta eskertu da.