IKASTOLAKO BARNE BEKA SISTEMA (17-18)

                    

LOTERIA SALGAI (19768)

Ikastolan (idazkaritzan):  astearte eta ostegun arratsaldetan

Beste salmenta puntu batzuk:

- Aratz Erreka, Kantoi, Niza eta “Berdie” tabernetan

  - Inaxita eta Kimetz  ileapaindegietan   

  - Jone eta Maikar (Azpeitian) estetika zentruan

  - Agirre Oparidendan, Arkupe haur arropa dendan eta Arrospide Oinetako dendan

- Barrenetxe Harategian eta Arrate Okindegian.

IKASTOLAREN URTEURRENAK

Azarokoak dira ikastolan gogoan ditugun bi urteurrenak:

- Azaroak 11:   Itxialdia bukatu zenetik HOGEITA LAU urte bete dira.

- Azaroak 17:   Ikastola inauguratu genuenetik HOGEITA BAT urte beteko dira.

KIROL EGITURARI BURUZKO GOGOETA

Dakizuen bezala, pasa den urriaren 18an, asteazkena, burutu zen Ikastolan Kirol egiturari buruzko gogoeta mahai ingurua. Bertan bildu ziren estamentu desberdinetako ordezkariak (EHIko aisialdia, Udala, Ikasberri kirol elkartea) gure ikastolako guraso talde batekin kirolari buruzko iritziak partekatzeko.

Bestalde, eta gogoetarekin jarraituz, datorren asteazkenean, azaroak 8, izango da hurrengo bilera ikastolako erabilera anitzeko gelan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Esan beharrik ez dago bertako ateak irekiak daudela guztiontzat.

INGURUMEN PROIEKTUA EA21

Eskola Agenda 21 INGURUMEN PROIEKTUAren barnean, aurtengo ikasturtean  “KLIMA ALDAKETA”  izango da ekintza guztien ardatz. Gazteen osasuna, kutsadura, ura… landuko ditugu bereziki.

Ohikoa dugunez, gaiaren diagnosiarekin emango diogu hasiera aurtengo jardunari.

Geletako bileretan azaldu bezala, diagnosirako galdetegia guztiz digitalki jaso nahi da. Horretarako, datorren aste hasieran jasoko duzue zuen emailetan galdetegia edo bestela link honetan ere eskuragarri duzue.

KLIKAZETA POSTA ELEKTRONIKOZ ERE JASO NAHI?

Bidali mezu bat  ikasberri@azpeitikoikastola.eus helbidera adieraziz klikazeta bertan jasotzea nahiko zenukeela eta zuzenean bertan jasoko duzu asteroko ikastolako buletina.

Jakin era berean ikastolako www.azpeitikoikastola.eus helbidean ere ikusgai duzula astero.

INGURATU TXOSNA TALDERA!!

Sukaldea atsegin duena, talo goxoak prestatzeko eskua duena, dakiena edo ikasi nahi duena  edo eta besterik gabe laguntzeko prestutasuna duena …  Lagun giro atseginean egun erdia pasatu nahi duen jendearen bila gabiltza!!!!

SAN ANDRES ETA SANTO TOMAS egunetan Ikastolak jartzen duen TXOSNARAKO LANTALDE IRAUNKORRAK osatu nahi ditugu.

Lan taldeak 4 izango dira, bakoitzak egun erdi bat lan egiteko eta 4 pertsonaz osatuak egongo dira: 2 txapan, bat taloen masa egiten eta beste bat sukaldean.

Bakarka, bikoteka, launaka…. izena eman daiteke.           

Muntaian ere norbait laguntzeko prest balego ongi etorria izango da.

Animatu eta eman izena gelako ordezkariari azaroak 8rako.  

 TXOSNA TALDEA

 

Orriak

-era harpidetu