Zaborra sailkatzeko ontzi berriak jarri dira ikastolan

Aurreko asteburuan ikastolako mantenu taldeak zabor ontzi berriak jarri zituen ikastola inguruetan. Helburua zaborraren bilketa selektiboa egitea da. Horretarako zabor ontzi horiak jarri dira, plastikozko hondakinak jasotzeko, marroiak organikoa jasotzeko eta grisa errefusarentzat. Auzolanak berriro ere bere fruituak eman ditu eta denon lana da zaborra sailkatu eta ikastolaren inguruak txukun mantentzea. Agenda 21 eta ingurumen taldeek elkarlanean aurrera eman duten proiektu bat da. Zero zaborren inguruko lanketa egin da geletan eta hori ikastola inguruetan martxan jarri.

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta, euskararen puzka

2012an, Zazpiak Bat Harreman Sareak lan taldetxo bat osatu zuen Nafarroako produktuez osatutako saskien salmentarekin Argia ikastola laguntzeko proiektua abiatuz. Ikastolen Elkartearekin batera garatu zen proiektua eta  1500dik gora saski banatu ziren eta Argia Ikastolara 34.000 euro bideratzea lortu zen. Ez dago gaizki, ezta?

Aurten ere martxan da baratza proiektua

Esku ahurra mugurdiz beterik eskaini digu Leirek, eta ahoratzera gindoazela “lehenbizi garbitu!” oihu egin digu. Lezioa ongi ikasia dauka. 4 urte ditu, eta baratzean aurrera eta atzera ibiltzea asko gustatzen zaio, ikastolako ume gehienei bezalatsu. Gorka Vesga du hezitzaile, bera da baratzearen arduraduna. Argi dauka baratzeak haurren ikaste-prozesuetan eragin positiboa duela: “Baratzean parte hartzen dutelarik, ingurunea zaintzeko kontzientzia barneratzen dute”.

EKI proiektua martxan ikastolan

DBH1-eko ikasle, guraso eta irakasleentzat aurtengo ikasturteak ez du urteroko hasera izan. Proiektu berri batekin eman diote hasera.  EKI PROIEKTUA ikastolan martxan  da DBH1-en.

Euskal Kurrikuluma Konpetentziak Integraziorako pedagogia

Zer da EKI?

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.

Uda garaia aprobetxatuz ikastolan hainbat lan egin dira

3 urteko gelako komunak

Udako oporraldia aprobetxatuz ikastolako zenbait txoko berritu dira.

Haur hezkuntzako geletan 0-6 proiektua jarraituz hainbat egokitzapen egin dira geletan. 2 urteko gelan beste pareta bat bota eta lan guneak handitu dira. Txokoak antolatu dira espazio berrian, esaterako gurasoen harrera txokoari behar zuen garrantzia emanez eta goxotasun hori egunerokoan ere igarri dadin. Bestalde 3 urteko gelak elkartu egin dira barrutik, komunak jarri eta kanpoko patioa aprobetxatu ahal izateko ate bat jarri da. 4 urteko gelak ere barrutik elkarrekin komunikatu dira.

Orriak

-era harpidetu