ESKOLARTEKO FUTBOL TXAPELKETAREN FINALA

Maiatzaren 13an final eder batetaz disfrutatzeko

IBILALDIRA AUTOBUSA IKASTOLATIK

AUTOBUSA IZANGO DA, IKASTOLATIK, IBILALDIRA JOATEKO. Maiatzaren 28an, Mungian

LIZARRA-AZPEITIA ELKARTRUKEA DBH1en

EKI proiektuan DBH 1eko “Elkarrekin Bizi(hi)tza unitatean Lizarrako Ikastolakoekin elkartrukea egin dugu maiatzaren 10-11 eta 12an. Egitasmo honi esker adin bertsuko gazteak harremanetan jarri ditugu eta baita elkar ezagutzen eta elkarbizitza lantzen ere. Hartu-eman hauek ez ditugu soilik trukaketan sustatu, baizik eta prestatze eta antolatze lanetan ere bai.

JANGELA eta ARRATSALDEKO ZAINTZA (egun erdiko garaian)

Ekainaren 5etik 23ra JANGELA edo/ta ARRATSALDEKO ZAINTZA behar duenak idazkaritzan topatuko du izen emate orria eta maiatzaren 26a arte izango du entregarzeko epea.

TXALINTXORA LEKAIXOKA!!!!! (maiatzak 21)

Oñatiko Txantxiku ikastolak, Kilometroak 2017 barruan, proiektu berri baterako gonbitea zabaldu du: MENDIMETROAK.Helburua, egun jakin batean, gure ikastolaren inguruan dagoen mendi batera igo eta tontorrean LEKAIXOKO IKURRA eskuetan dugula argazkia ateratzea litzateke.

NAIZENA, NAIZELA, MAITATU!!!!

Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTBfobiarentzatAzpeitiko ikastetxe guztiek eta Udaleko Gazteria eta Parekidetasun Sailek Azpeitiko homofobia eta transfobiaren aurrean “naizena

II EUSKARAZKO INTERNET EGUNA

Asteazkenean aurkeztu zen Azpeitiko Sanagustin kultur gunean Interneten ere lehen hitza euskaraz lelopean  Pu.

Interneteko gure nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den gure lehenengo hizkuntza, beraz euskarak sarean ikusgarritasun haundiagoa izan dezan ezinbestekoa da euskaraz nabigatzea. Horretarako aukera ba dugu, baita telefono mugikorraren bertsioa euskarazkoa izatea ere. Hau bultzatzea da Puntueus Fundazioak, besteak beste Ikastolen Elkartearekin elkarlanean sortutako kanpainaren helburua.

Kanpainarekin bat eginez, guztiok gonbidatzen zaituztegu zuen nabigazio-hizkuntza euskaratzera. Egin KLIK aplikazio instalatzeko www.labur.eus/lehenhitzapp  helbidean edo informazio guztia  www.lehenhitza.eus  web gunean duzue.

 

 

IKASTOLEN 24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Pedagogia berritzaileak eta espazio eraldatzaileak aztertu dira pasa den asteburuan (maiatzaren 4 eta 5) ospatutako Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoetan. Pedagogia berriak  eta berau garatzeko espazio egokiak izan dira aztergai bertan.

Ostiraleko saioa, hezkuntzan doktorea eta aholkulari pedagogikoa den Federico Malpica-k gidatu zuen eta bertan Hezkuntza praktikak eraldatu eta berritzeko klabeak landu ziren.

HITZALDI IREKIA (maiatzak 11, osteguna)

Visión y Audición,la gran importancia o repercusión en el aprendizaje

Irakurketa idazketa prozesuan ikusmenak duen garrantzia aski frogatuta dago. Baina ikusmena, ondo ikusteaz gain, identifikatzeko, interpretatzeko eta ulertzeko trebetasun multzoa ere bada.

Hori dela eta, ikusmen desegokiak errendimendu akademiko baxua ekar lezake. Gai honi buruz informazio gehiago eta prebentzio aholkuak emango dizkigu Gentzane Garciak, hitzaldi honetan.

Hizlaria: Gentzane Garcia(Optometrian doktorea)

Ordua: 19:00etan

Lekua: erabilera anitzeko gela

Oharra : hitzaldia gazteleraz izango da.

Orriak

-era harpidetu