KOOPERATIBA

KOOPERATIBA IZAERA DUGU

Ikasberri Azpeitiko Ikastola kooperatiba da, eta hiru bazkidetza aukera daude: guraso bazkide, langile bazkide eta bazkide laguntzaile.Bazkide guztiek osatzen duten Batzar Nagusi bat egiten da urtero, gutxienez, eta bera da erabaki organo nagusia. Batzarrean urteko plangintza, memoria, aurrekontu eta emaitza ekonomikoak aurkeztu eta onartzen dira.

Horrezaz gain, ikastola gidatzen duen Batzordea edo Artezkaritza Kontseilua izendatzen du Batzar Nagusiak.

Artezkaritza Kontseilu hau 4 urterako hautatzen den 9 gurasok eta 3 langilek osatzen dute, eta bere gidaritzapean egiten du lan ikastolako zuzendaritzak.

Ikastolaren asmo nagusiak jarraituz, zerbitzu guztiak ikaslea eta familiarengan oinarrituta prestatzen ditugu:

  • Guraso guztiak tutorearen eskutik seme-alaben berri zuzena urtean hiru aldiz izateko bideak eginez
  • Joan etorriak eta bazkariak familiako kideak elkarrekin egiteko aukera ematen duen ordutegia eginez
  • Eguneroko komunikazioa landuz asteroko zirkularraren bitartez
  • Zentro guztiko egoera eta emaitza akademikoen berri emanez
  • Etengabe hobetzeko bidean laguntzeko guraso, ikasle eta profesionalen asebetetzea neurtuz