NOR GARA?

Nor gara?

Urola Bailarako hainbat familia eta irakaslek osatzen dugun kooperatiba bat gara, haur eta gazteen hezkuntza zerbitzua helburu duguna. Euskal Herriko Ikastolen europar kooperatiba elkarteko kide gara, bertan sortzen ditugularik hainbat proiektu eta ikas material, beste ikastolekin elkarlanean.
 
 
Zer nahi dugu?
 
Haurraren garapen osoan lagundu nahi da, zerbitzua haurraren beharretara egokituaz.
Euskaratik abiatuz eleaniztasunera eta Euskal Kulturatik mundura irekiaz.
Hau guztia zerbitzuaren gestioan familien parte hartze zuzenarekin eta irakasleen etengabeko prestakuntzaz.
Bailarako herrietara irekiak gaude, herrietako elkarte desberdinekin elkarlanean. Hezkuntza zerbitzuaz gain, beste hainbat kultur eta kirol jarduera plazaratzen ditugularik.
Guzti honekin gure bailaran hainbat hamarkada daramatzan ikastolen mugimenduari eutsi nahi diogu, indartu eta eguneratuz, beste urrats bat eman dezan. Bailarako herri mugimenduaren lorpenik handien bezala.