EKI PROIEKTUA

 

 

DBH1-eko ikasle, guraso eta irakasleentzat aurtengo ikasturteak ez du urteroko hasera izan. Proiektu berri batekin eman diote hasera.  EKI PROIEKTUA ikastolan martxan  da DBH1-en.

Euskal Kurrikuluma Konpetentziak Integraziorako pedagogia

Zer da EKI?

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.

EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofi zialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Proiektu aitzindaria da Europan. Izan ere, beste lurraldeetan lehengo ikasmaterialak egokitu egin dituzte konpetentzietan oinarritutako ereduetara. EKI proiektua, berriz, zerotik (baina ez hutsetik) abiatuta egin da, ezaugarri dituen hiru oinarriak (euskal curriculuma, konpetentziak eta integrazioaren pedagogia) aurrera eramateko. Azken batean, XXI. mendeko hezkuntza berritzeko apustu euskalduna da EKI.

EKIren edukiak

Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten.

DBH1erako prestatutako proiektuaren barruan sei alor jorratzen dira:
-Euskara eta Literatura
-Lengua Castellana y Literatura
-English
-Matematika
-Gizarte Zientziak
-Naturaren Zientziak.