DBH 12-16 urte

HELBURUA

Nerabezaroan sartuko da eta jasango dituen aldaketa fisikoetara eta sentimendu nahasietara egokitzen ikasi behar du. Ikastetxean arlo curricularrak garrantzi gehiago hartuko du, edukiak arloka hasiko dira lantzen, baina helburua ez da edukiak ikastea, egoera errealari erantzuteko eduki horiek erabiltzen ikastea baizik.

 

ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN

  • Ikasleak bere baitako emozioak ulertzen eta adierazten, bere gaitasunak eta ahultasunak ezagutzen ikasiko du.
  • Geroz eta ardura gehiago hartzen ikasiko du; bizi proiektua irudikatzen, norabide akademikoa zirriborratzen.
  • Euskal Herriko eta munduko gizarteen ezaugarriak ezagutu eta ulertzen ikasiko du.
  • Bere kabuz pentsatzen eta ikasten ikasiko du
  • Egoera bakoitzerako behar dudan hizkuntza erabiltzen ikasiko du
  • Lagunak egin eta elkarbizitzen ikasiko du
  • Arlo ezberdinetan ikasitakoari bizitzako egoera ezberdinetan erabiltzen ikasiko du

 

AIPATZEKOAK

  • Eleanitz proiektua DBH3n eta DBH4n
  • Gizarte Zientziak ikasgaia ingelesez ikasiko dute
  • Ikasketa maila guztietarako ateak zabalik izango dituzte: Batxilergoa, Lanbide Hastapena etaHeziketa Zikloak

Eta guzti hau aurrera eramateko OSTADAR proiektua diseinatu da ikastola guztion artean. Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea propioa. Gaztea bere osotasunean hartzen duen proiektua da. Euskal Herri osorako egina dago eta diseinu bateratu eta eraginkorra du.