LH - LEHEN HEZKUNTZA 6-12 urte

HELBURUAK

Haurraren garapen osoa dugu helburu. Eta beraz, alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izango ditugu kontuan. Adin honetan, ‘jakitearen logikatik ‘egite eta erabiltzearen’ logikara
pasatu gara.

ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN

- Euskal kulturaren osagarriak ezagutu
- Irakurtzen eta idazten ikasiko dugu
- Unitate didaktiko guztietan pertsonen arteko harremanak, elkarlana, gatazken konponbidea, partaidetza demokratikoa… bultzatuko ditugu
- Norbere gorputza ezagutuko dugu
- Ingurumena ezagutu eta zaintzearen garrantzia ikasiko dugu
- Proiektuetan lan egiten ikasiko dugu, banaka zein taldeka
- Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ikasiko dugu. Eredu eleanitza lantzen dugu
- Ordenadore bidez ikasiko dugu

Eta guzti hau aurrera eramateko TXANELA proiektua diseinatu da ikastola guztion artean. Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea propioa. Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da. Euskal Herri osorako egina dago eta diseinu bateratu eta eraginkorra du.
Pentsatzen eta ikasten ikasi-Komunikatzen ikasi-Elkarrekin bizitzen ikasi-Norbera izaten ikasi-Ekiten nahiz egiten ikasi