ARTEZKARITZA BERRITZEA

Datorren Ohiko Batzar Orokorrean, ARTEZKARITZA BATZORDEKO kideak berriztatzea dagokigu.

Artezkaritza Batzordea, 12 kidez osatuta dago (9 bazkide erabiltzaile eta 3 bazkide laguntzaile) eta bi urtez behin erdiak berritzen dira. Aurten, 6 kide (guztiak bazkide erabiltzaileak) aukeratu beharko ditugu.

Gaur bukatzen da hautagaitza proposatzeko epea idazkaritzan, arratsaldeko 17:00ak baino lehen.

ADI !!! Azken aldaketa batzuk direla eta, ordea, hiru bazkide laguntzaileetatik bat ere bai, aurtengo Batzar Orokorrean berrituko da. Horregatik, hautagaitza proposatzeko epea zabaltzen da bazkide laguntzaileen artean: datorren asteazkena, azaroak 29, eguerdiko 12:30ak arte.

 

                                                                                                                                 Artezkaritza Batzordea