OHIKO BATZAR OROKORRA

Gure kooperatibaren Estatutu Sozialen 24. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Artezkaritza Kontseiluak, azaroaren 29an egindako bilera arruntean erabakitakoaren arabera, Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra kooperatibaren egoitza sozialean egingo da, Loiolako Inazio Hiribidea 26an.

            DATA :        2017ko abenduaren 19an (asteartea)

            ORDUA:      arratseko 20:30ean lehen deialdian

                               arratseko 21:00etan bigarren deialdian.

            LEKUA:      Ikastolako Erabilera anitzeko gelan (3. solairuan).

 

ondorengo gai-ordenaren arabera:

                                                                GAI-ORDENA

    1.- Harrera

    2.- Batzarreko akta sinatzeko bertaratutako bi bazkideren izendapena

    3.- 2016-17 ikasturteko kontuen kudeaketaren azterketa eta onespena

    4.- 2017-18 ikasturteko kudeaketa planaren aurkezpena

    5.- 2017-18 ikasturteko aurrekontuaren azterketa eta onespena

    6.- Hezkuntza Proiektua dokumentuaren aurkezpena

    7.- Estatutu aldaketa

    8.- Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorraren (HPI) aurkezpena

    9.- Artezkaritza Kontseiluaren berritzea

  10.- Eskakizun eta galderak 

    OHARRA: Estatutuen 13.artikuluak dion bezala, aurreko puntuei dagozkien txostenak Ikastolan dituzue,

                     bertan aztertzeko eskubidea duzuelako edozein bazkidek.

 

                                                                                                               Azpeitian, 2017ko azaroaren 29an

                                                                                                                                              Josu Azpillaga

                                                                                                                                               Lehendakaria

Ondoren dituzue Artezkaritza Kontseiluan jarraituko duten kideak eta bertarako hautagaiak.

BAZKIDE ERABILTZAILEAK:

Jarraituko dutenak: Amaia Albizu, Mikel Belar eta Xabier Bikendi.

Hautagaiak: Nagore Alkorta, Izaro Arotzena, Josu Azpillaga (jada kontseilukidea), Andoni Garaizar, Miren Illarramendi, Haritz Mujika, Josune Otaegi, Jabier Paredes,Elisabet Sudupe, Iñigo Sudupe eta Olaia Zuriarrain.

 

BAZKIDE LAGUNTZAILEAK:

Jarraituko dutenak: Xanet Esnaola eta Rebeka Urruzuno.

Titularra: Maite Egiguren

Ordezkoa: Mª Jose Azkue