ETORRI DA GURERA ERE OLENTZERO

Gaur arratsaldean izan dugu Olentzero bisitan Ikastolan. Bertako txikitxoenak, kantu eta dantzen bidez eman diogu ongi etorria, eta berarekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. Arratsaldea, bizkotxo bikain batez lagunduriko txokolate bero-bero batekin bukatu dugu. Biribila beraz, gaurko eguna!

Argazki gehiago