XIBA PROIEKTUA

Pertsonen garapenean ludikotasuna ezinbestekoa eta elkarren arteko komunikazioan zutabe da. Jolas eta jokoak tresna paregabea dira bizitzan gozatzeko eta harreman horiek egoki lantzeko.
Bestalde, proiektu honen bitartez, hau da euskal kulturarekin bat egiten duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskara indartu nahi ditugu, horretarako, konpetentzietan oinarritzen den euskal curriculuma oinarri hartuz eta gure arloan garatu nahi ditugun hainbat konpetentzia lortzeko heziketa eredu bat bultzatuz.

Zentzu horretan jendarteko hiru esparrutan garatzen da Xiba egitasmoa eta adin guztietara hedatzen, esparru hauetan ikusten delako heziketa eremua: Hezkuntza arautua (Orekaz egitasmoa), Hezkuntza ez-arautua (Gozatuz egitasmoa) eta Aisia (Arituz egitasmoa). Eremu horietan garatzen diren jarduerak ekintza-multzo hauen inguruan ardazten dira:

1- Formazioa
2- Sustapena: saioak, jaialdiak, egonaldiak, udalekuak
3- Material ekoizpena
4- Ikerketa
5- Zerbitzuak

Xiba proiektua: Euskal Herriko herri-jolasak eta herri-kirolak curriculum-jardueretan eta curriculumekoak ez direnetan sartzea erraztuko duten ekintzak ahalbideratzea. Soin-heziketako eta kirol-jarduerako (futbola, saskibaloia, etab.) planteamendu klasikoarekiko komunikazio- eta argitze-eredu bat diseinatzea” (II Plan Integrala, 2.8.1).

Hizkuntza-proiektuaren ikuspegitik, Aisialdiko zerbitzuen eskaintza Xiba eta Bertsolaritza zerbitzuen proiektuarekin lotzea, hezkuntza-proiektu komunaren osotasunezko markoan” (II Plan Integrala, 2.8.3).