Uda garaia aprobetxatuz ikastolan hainbat lan egin dira

3 urteko gelako komunak

Udako oporraldia aprobetxatuz ikastolako zenbait txoko berritu dira.

Haur hezkuntzako geletan 0-6 proiektua jarraituz hainbat egokitzapen egin dira geletan. 2 urteko gelan beste pareta bat bota eta lan guneak handitu dira. Txokoak antolatu dira espazio berrian, esaterako gurasoen harrera txokoari behar zuen garrantzia emanez eta goxotasun hori egunerokoan ere igarri dadin. Bestalde 3 urteko gelak elkartu egin dira barrutik, komunak jarri eta kanpoko patioa aprobetxatu ahal izateko ate bat jarri da. 4 urteko gelak ere barrutik elkarrekin komunikatu dira.

Bestalde ikastolako teilatuak ere behar beharrezkoa zuen berritua hartu du. Aurreko ikasturtean jasandako eurijasen ondorioz zenbait zirrikitu ikusi ziren eta urak barrurako bidea topatu zuen. Hori guztia ekidin asmoz egin dira lan hauek, teilak aldatuz eta aislamentua hobetuz.

Lan guzti hauek aurrera eramateko ikastolako ardatzetako bat den auzolana izan dugu lagun.