Plastiko hondakinei buruzko gogoeta izan zuten LH6n

Azaroaren 19an, Urola Bizirik natur taldeko Luis Juaristi eta Eguzki talde ekologistako Gorka Alberdi izan genituen gure artean, hain zuzen ere, LH6ko bi geletan. Bi hizlariek plastikozko hondakinak gaizki kudeatzeak zer ondorio eragiten dituen erakusteko, herrian bertan grabatutako bideoak eta egindako argazkiak erabili zituzten. Horrez gain, lurreko plastikoak ibaira joatea saihesteko zenbait herritan jarri dituzten sareen berri ere eman zuten. Ikasleek arretaz entzun zituzten haien esanak eta amaieran zituzten kezka eta galderak ere adierazi zituzten. Hitzaldi oso aberatsa eta emankorra izan zen.