Txikipedia elikatzen

Ikastolen Elkartearen eta Euskal Wikilarien Elkartearen arteko lankidetzari jarraipena emanez, Txikpedia elikatzeari ekingo diote gure DBH 1eko ikasleek, beste hamasei ikastoletako ikasleekin batera.

Txikipedia edukiz hornitzea da helburua, eta xede nagusia, berriz, emakumezkoen biografiak, eta bereziki emakume zientzialarienak, euskaraz sortzea. Gogoratu atzo ospatu zela Emakume  Zientzialarien eguna.

Otsaila eta martxoa bitartean sortuko dituzte edukiak, eta 250 sarrera berri egiteko erronkari heldu diote. Irakurri gehiago.