Ohiko Batzar Orokorra
azpeitikoikastola,
Ikastolako aurtengo Ohiko Batzar Nagusia, otsailaren 24an izan genuen. Bertan landu ziren gaiak: 19/20 ikasturteko kontuak, 20/21 ikasturteko kudeaketa plana, 20/21 ikasturteko aurrekontua, Jagoletza Batzordeko kideen berritzea eta une honetan Artezkaritza Batzordeak irekita dituen hainbat gai. Bozkaturiko gai guztiak babes zabalarekin onartu ziren.
Jagoletza Batzorde berria ondorengo kideez osatuta geratzen da:
Jarraituko dutenak: Agurtzane Gurrutxaga eta Ander Espeso.
Kide berriak: Miren Iriarte eta Amaia Osa. Ordezkoak: Doltza Lasa eta Itxaso Lazkano.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu azken urte hauetan batzordean egon diren bazkideei: Aitziber Salegi eta Maite Urbistondo.