Bukatu dira aurtengo igeriketa ikastaroak

Urtero izaten dira LH1, 2 eta 3ko igeriketa ikastaroak. Aurtengo saioak urtarrilean hasi eta pasa den ostegunean bukatu ziren.

Ikastaroan, maila horietako ikasleek igerian trebatzeaz gain autonomia eta ohitura osasuntsuak lantzen dituzte. Modu honetan, igerilekura joan eta ikastaroa egiteko aukera ume guztiengana zabaltzen da baita. 

LH1eko ikasleek astean lau ordu bete dituzte. LH 2koek bi edo hiru eta LH 3koek astelehena izan dute saio eguna. Gaur jasoko dute ikasleek bertako txostena. Ekintzako partehartzaile guztien balorazioa oso positiboa izan da aurten ere, hala komunikatu digute Igerilekuko arduradunek. Urte zaila izanik ere, inongo gorabeherarik gabe bete da aurreikusitako plangintza. Eguraldiak ere lagundu du.