Liburuaren nazioarteko eguna (apirilak 23)

“365 egunetan gure bizipenak”  liburuaren aurkezpena (LH 4, 5 eta 6)

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugun egunean, LH 4, 5 eta 6ko ikasleek sortutako liburuaren aurkezpena izan dugu.

“365 egunetan gure bizipenak” du izenburua liburuak eta bertan, azken urte honetan bizi izandako gertaerak eta pasarteak jaso dira.  Maitasun handiaren eginiko lana da, emozioz betetako egoerak agertzen direlarik, batzuetan algarak sortuz eta beste batzuetan malkoak.

PRENTSAURREKOA izan da goizean. Liburuaren egileen ordezkaritza bat izan dugu Ikastolan goizean liburuaren sorkuntzako nondik norakoak azaltzen. Bertan, hainbat galderei erantzun diete bertara hurbildu direnei, tartean Uztarriako kazetaria.

Gainerako ikasleek ere jarraitu izan dute ONLINE prentsaurrekoa. Hemen grabazioa.

Liburuaren bost ale argitaratu dira. Horietako bat SAN MARTIN EGOITZAKOEI oparitzeko, azken urte hauetan hartu emanetan gaudelako.

Beste aleak LHko lehen zikloan eta bigarren zikloko maila bakoitzerako dira. Dena den, Ikastolako edonork interesa izango balu eskuragarri izango luke.

 ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!!

DBHko hizkuntzetako irakasleek prestatutako poesia eta narrazio laburra eskaini zaie ikasleei eguerdian

DBHko hizkuntzetako irakasleek prestatutako podcasta entzun ahal izan dute DBH eta DBHOko ikasle guztiek Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Sorpresaz, grabatutako saio laburra eskaini zaie ikasleei megafonia bitartez, poesia eta narrazio laburra tartekatuz musikaz lagunduta. Euskarazko literaturaz gozatzeko beste aukera bat!  Entzun grabazioa.