DBH 4koek mendi erronka burutu dute

Atzo, apirilak 30, DBH 4ko ikasle taldeak gailurra egin zuen Haitzbakarren. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolaturiko mendi erronka burutu zuten.  Hauxe izan zuten ibilbidea, Azpeitia-Urreta Txiki-Alabier-Oranda gaina-Haitzbakar-Mendikute-Urreta Txiki-Azpeitia. Apiriletik urrira bitartean, hilabetero  hainbat gailur eta txoko  zehaztu ditu Mendi Bazkunak eta erronka osatzen dutenen artean zein parte hartzera animatzen diren mendizale gaztetxoen artean opariak zozkatuko dira.