Ekoizpen eta Kontsumo jasangarria. Eskolarteko Foroa

Eskolarteko Foroa izan zen joan den ostegunean Azpeitiko Ekoetxean, eta bertan bildu ziren herriko ikastetxeetako LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak, gure Agenda 21eko ikasle ordezkariak ere bertaratu ziren, Ekoizpen eta kontsumo jasangarriaz herri diagnostikoa egin baitute.

Hiru txandatan elkartu ziren herriko ikastetxeetako LH, DBH eta Batxilergoko ikasleen ordezkariak joan den ostegunean, Ekoetxean. Ekoizpen eta kontsumo jasangarria proiektuaz aritu ziren ikasleak foro horretan.eta hainbat gai ikertu dituzte; esaterako, basoen kudeaketa, energia eta plastikoak. Horrez gain, ikasleek hainbat hobekuntza proposamen aurkeztu zizkieten bilera horretan Azpeitiko Udaleko ordezkariei.(aurten ez da Udaletxean fororik egingo, bideo grabaketa bidez bideratuko dira proposamenak)

Ikastetxean udalerriko diagnostikoan ateratako ondorioen arabera proposamenak  egin ziren.