Auzolana ikastolan, lan bikaina beste behin

Erantzun bikaina izan du aurten ere auzolanerako egin den deialdiak. Asteazken goiz eta arratsaldez eginiko lanek emaitza ezin hobea izan dute eta Olatzen egin beharrko lanak guztiz bukatu dira. Eskerrak beraz, parte hartu zenuten irakasle, guraso eta ikasle guztiei. Eskerrak baita ere, asteazkena bitartean dena prestatzen gogor aritu zineten ikasle eta irakasle guztiei. Ikusi argazkiak