Antzerki taldeek larunbatean eman zioten amaiera ikasturteari

Ikastolako antzerki tailerreko sei taldeek Azpeitiko Soreasu Antzokian eskainitako emanaldiarekin eman zioten ikasturteari amaiera larunbatean.

Jende ugari bildu zen pasa den larunbatean Azpeitiko Soreasu Antzokian. Ikastolako antzerki tailerreko kideek ikasturteari amaiera emateko prestatu zituzten antzezlanak aurkeztu zituzten jendaurrean. Aurten, pandemia egoerak hala bultzatuta, urtarriletik aurrera bakarrik garatu da antzerki tailerra. Baina horrek ez du lanen kalitatea jaitsi. Txalo zaparrada ozenak entzun ahal izan ziren sei taldeen saioak bukatu bezain pronto.