Zuzendaritza berria dugu ikastolan

"Hemen datorkigu ikasturte berri bat eta zenbait berrikuntzekin gatoz. Horietako bat ikastolako zuzendaritza eredu aldaketa da. Hemendik aurrera hiru irakasleko taldeak osatuko du zuzendaritza. HHko Zuzendaria Miren Lazkano izango da, LHko zuzendaria Mari Azkue eta DBH-DBHOko zuzendaria Joanes Otamendi.

Gizartea eta hezkuntza etengabe aldatzen doazen honetan, erronka berriei aurre egiteko indartsu eta gogotsu gatoz. Ohore bat izango da ikastolako partaide bezala gure alea jartzea, beti ere gure ikasleen garapen osoa oinarri hartuta eta ikastolako proiektuak dioen bezala, beti ikaslea izango dugu ardatz.

Ikasturte zailak izaten ari dira gizartean dugun egoeragatik. Hala ere ikusi eta ikasi dugu denen artean lortu ahal dugula ikastolako proiektua aurrera ateratzea. Jakitun gara zailtasunak eta zalantzak izango ditugula ibilbidean, baina baita une atsegin, goxo eta ametsez beteak ere."

ZUZENDARITZA TALDEA