Ikastola inguruko zelaien garbiketa (Ingurumen Proiektua)

Ikastolaren Ingurumen Proiektuaren barruan, aurten lehorreko ekosistemak landuko dira ikasturtean zehar. Proiektuarekin bat eginez eta  urteroko usadioa jarraituz, zelai garbiketan aritu dira gaur goizean DBH 2koak.

Ingurumenaren zaintzaz gain garbitasunari ere garrantzia eman zaio ekintza honekin.