- AZPEITIKO IKASTOLA
- HEZKUNTZA ESKAINTZA
- HEZKUNTZA PROIEKTUAK
- ZERBITZUAK
- LAN-POLTSA ESKAINTZAK
- DBH eta DBHO
- BIOLOGIA, GEOLOGIA, INGURUMEN ZIENTZIAK
- ENPRESA ZIENTZIAK, EKONOMIA
- FILOLOGIA, ITZULPENGINTZA ETA INTERPRETAZIOA, HIZKUNTZA ETA LITERATURA MODERNOAK
- FILOSOFIA, GIZA ZIENTZIAK (FILOSOFIAKO AIPAMENAREKIN)
- FISIKA, KIMIKA, BIOKIMIKA
- GEOGRAFIA, HISTORIA, HUMANITATEAK
- GORPUTZ HEZKUNTZA, JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROL JARDUERAREN ZIENTZIAK
- INFORMATIKA, INFORMATIKA INGENIARITZA
- INGENIARITZA
- LEHEN HEZKUNTZA
- HAUR HEZKUNTZA
- HEZKUNTZA BEREZIA
- INFORMATIKAKO ARDURADUNA
- ADMINISTRARIA
- IDAZKARIA
- DBH eta DBHO
- 22/23 IKASTURTEA
Zuhurtzia errepidean
azpeitikoikastola,
Atzo ikastolako DBH4eko eta DBHO1eko ikasleak Soreasu Antzokian izan ziren errepideko segurtasunaren inguruko hitzaldian.
Eusko Jaurlaritzaren “Zuk ez duzu ordezkorik” programaren eskutik osatu zen atzoko saioa Azpeitian, eta herriko hiru ikastetxeetako ikasleak izan ziren bertan, gureak barne. Errepidean tentuz jokatzeri, segurtasunari eta istripuak saihesteari buruz aritu ziren bertan; testigantza errealak entzuteko aukera ere izan zuten.
Azpeitiko udaltzaina den Nataliak bere lanean bizi izan dituen esperientzietatik ateratako ondorioak partekatu zituen; herri barruan autoarekin izandako sustoak eta abar. Suhiltzaile batek, berriz, errepideko istripuetan izan dituen bizipenak kontatu zituen; ezbehar horien ondorengo egoerak nolakoak izaten diren, esaterako. 4 urterekin amarekin izandako istripuan elbarri gelditu zen emakume bat ere izan zen, eta istripu hark utzitako kalteen ondorioz, bere bizitzan nola aldatu den plazaratu zuen. Azkenik, anbulantzietako gidaria den langile baten bideo bat ikusi zuten.