Lander berriro Ikastolan

“Pauso berriak” egitasmoaren baitan gure ikasle ohia, Lander Uria Olaizola, praktiketan daukagu Ikastolan.

“Pauso Berriak” proiektuaren eskutik, martxoaren 27an hasi zen Lander gurekin praktiketan, eta dagoeneko ari da pixkanaka-pixkanaka Ikastolako girora eta lanera egokitzen. Bulegoko beharrek sortzen dituzten eginkizunak burutzen aritzen da gehienbat ikasle ohia. Gogotsu dabil lanean, eta gure artean gustura dagoela dio; nola ez, gu ere bai berekin!

Hona hemen egitasmoa hobeto ulertzeko bideoa.