- AZPEITIKO IKASTOLA
- HEZKUNTZA ESKAINTZA
- HEZKUNTZA PROIEKTUAK
- ZERBITZUAK
- LAN-POLTSA ESKAINTZAK
- DBH eta DBHO
- BIOLOGIA, GEOLOGIA, INGURUMEN ZIENTZIAK
- ENPRESA ZIENTZIAK, EKONOMIA
- FILOLOGIA, ITZULPENGINTZA ETA INTERPRETAZIOA, HIZKUNTZA ETA LITERATURA MODERNOAK
- FILOSOFIA, GIZA ZIENTZIAK (FILOSOFIAKO AIPAMENAREKIN)
- FISIKA, KIMIKA, BIOKIMIKA
- GEOGRAFIA, HISTORIA, HUMANITATEAK
- GORPUTZ HEZKUNTZA, JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROL JARDUERAREN ZIENTZIAK
- INFORMATIKA, INFORMATIKA INGENIARITZA
- INGENIARITZA
- LEHEN HEZKUNTZA
- HAUR HEZKUNTZA
- HEZKUNTZA BEREZIA
- INFORMATIKAKO ARDURADUNA
- ADMINISTRARIA
- IDAZKARIA
- DBH eta DBHO
- 22/23 IKASTURTEA
2023ko Ibilbideari Elkar Saria
azpeitikoikastola,
Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria, Euskal Herria euskalduntzeko ahalegin eta ekarpen handiaren aitortza lortuz.
“Ibilbideari saria” Elkar Fundazioak urtero ematen duen saria da eta haren helburu nagusia, elkar Fundazioaren iritziz, euskal kulturari ekarpen aipagarria egin dion talde baten lana nabarmendu eta saritzea. Ibilbide oso bati egiten zaion saritzea da, ez momentu bateko ekarpenari. Aldi berean, talde oso batek egindako lana indartzea du helburu, norbanakoen lorpenen gainetik.
Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun eragina. Sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilu.
Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal Herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko hezkuntza ere bermatu nahian dabilena.
Ikastolok beharrezkoak gara Euskal Herria euskalduntzen eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzen jarraitzeko. Eta sari honek, etorkizunera begira jarri eta ibilbide horretan konpromisoari eutsi eta ekarpen gehiago egiten jarraitzeko indarra ematen digu.