Testigua Oreretatik Azpeitira bidean. Ekitaldi bikoitza, denon parte hartzea garrantzitsua.

2024ko Kilometroak martxan dira jada! Ekitaldi bikoitzarekin emango zaie, gainera, hasiera.

Horrela, igande honetan, azaroak 19, Oreretako ikastolak Oreretako herriari eskertza ekitaldi bat eskeini nahi dio eta gonbidatuak izan gara. Gainera, ekitaldi honetan Oreretako Ikastolak gure Ikastolari, Kilometroetako lekukoa pasako dio.

Lekukoa jaso ondoren, astelehenean, azaroak 20, ikastolara ekarriko dugu. Ikastolan eguerdiko 12:00etan harrera ofiziala egingo diogu lekukoari, Erraldoi eta trikitilarien laguntzarekin.

Gure ikastolan ere lan taldea osatu da, Gorka Artolak zuzendua koordinatzaile gisa. Ez da lehendabiziko aldia, hala ere, Kilometroak Azpeitian ospatzen ditugula, eta bide luzea egin dugu gauden lekura iritsi arte (ikusi bideoa behean).

Besterik gabe, denok gonbidatuta zaudete hasierako ekitaldietara.

Animatu parte hartzera!

Gogoratu

Azaroaren 19an, 12:00etan, Oreretan

Azaroaren 20an, 12:00etan, Azpeitiko ikastolan

kilometroak24@azpeitikoikastola.eus