Covid-19: informazio guztirako sarbidea

Sarrera

Atal honetan bilduko ditugu COVID-19a dela-eta jakin beharreko guztiak. Pandemiaren bilakaeragatik, egoera aldakorra izan daiteke eta orri hau eguneratua izango dugu uneoro

Hiru zatitan banatuta dago atala:


1. Ohiko galderak

Kontakturako telefonoa, zein da?

Positibo edo konfinamendu egoerak komunikatzeko, hauxe da telefonoa:

  • Ikastolako ordutegian: 943151246 (08:00-13:15 eta 14:45-17:30)
  • Gainontzeko orduetan: 695781172

Ikaslea positibo bada ahalik azkarren deitu edo idatzi.

Zer egin ikasle batek COVID-19 sintomak dituenean?

Ikaslea etxean badago, familiak osasun-zentrora deitu behar du, bertan adieraziko zaizkio jarraitu beharreko pausoak. Bitartean ikasleak bakartuta egon beharko du bere etxean, kalera irten gabe eta bisitarik jaso gabe.

Ikaslea ikastolan badago, ikaslea ikastolako covid19 gelara joango da, familiari adieraziko zaio ikastolatik eta etxera joango da. Hortik aurrera, goian deskribatutako pausoak jarraitu beharko dira. Hemen eskema orokorra.

Zer egin ikasle batek COVID-19arekin kontaktua izan duenean?

Positibo baten kontaktu estu bezala identifikatua izan bada ikasle bat, berrogehialdia egingo du, eta arakatzaileak zehaztuko dizkio jarraitu beharreko pausoak. Hemen eskema orokorra.

Zer egin PCR bat egiteko zai badago ikasle bat?

PCR bat egiteko zain dagoen ikasleak, covid19 sintomak izan edo ez izan, bere etxean egon behar du, kalera irten gabe eta bisitarik jaso gabe.

Zer egin ikasle bat bakartuta badago?

Familiak ikastolara komunikatu beharra dauka etxetik jarraitu beharreko lan dinamikaren berri jasotzeko.

Zein da Ikastolako COVID arduradun edo erreferentea?

Gure kasuan, Esti Karrera Lazkano, Ikastolako Administrari burua. Hemen egindako elkarrizketa.

2. Ikastolako egoeraren erregistroa

Inportantea: norbaitek positibo, PCR, sintoma edo dena delakoaren eraginez beste ikasleren batek zerbait egin behar badu, ikastolak deituko dio etxera. Bitartean, jarraiatu normal.

Gaizki-ulertuak, zurrumurruak eta bestelakoak ekiditeko, gertatutako kasuen erregistro txiki bat argitaratuko da ondorengo taulan. Taula eguneratuta mantenduko da. Taula honetan EZ dira agertzen ikastolatik kanpoko arrazoiengatik bakartutakoak.

Eguna Ikasgela(k) Positiboak Bakartuak
2020/12/04 IRAKASLEA (HH) 1 0
2020/12/10 IRAKASLEA (DBH) 1 0
2020/12/14 HH 2 1 0
2021/01/11 HH 5 1 0
2021/01/11 LH 4 1 0
2021/01/16 LH 5 1 24 + irakaslea
2021/01/16 DBH 2 1 0
2021/01/19 HH 3 1 0
2021/01/21 LH 2 1 24 + irakaslea
2021/01/21 IRAKASLEA (LH) 1 0
2021/01/22 IRAKASLEA (DBH) 1 0
2021/01/22 DBHO 2 1 0
2021/01/28 DBHO 1 1 0
2021/01/29 LH 5 1 0
2021/02/01 IRAKASLEA (HH) 1 43
2021/02/02 HH 5 1 2
2021/02/08 HH 2 1 14
       
       
       
       
       
       

3. Dokumentu biltegia