- AZPEITIKO IKASTOLA
- HEZKUNTZA ESKAINTZA
- HEZKUNTZA PROIEKTUAK
- ZERBITZUAK
- LAN-POLTSA ESKAINTZAK
- DBH eta DBHO-rako LAN POLTSAK
- BIOLOGIA, GEOLOGIA, INGURUMEN ZIENTZIAK
- ENPRESA ZIENTZIAK, EKONOMIA
- FILOLOGIA, ITZULPENGINTZA ETA INTERPRETAZIOA, HIZKUNTZA ETA LITERATURA MODERNOAK
- FILOSOFIA, GIZA ZIENTZIAK (FILOSOFIAKO AIPAMENAREKIN)
- FISIKA, KIMIKA, BIOKIMIKA
- GEOGRAFIA, HISTORIA, HUMANITATEAK
- GORPUTZ HEZKUNTZA, JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROL JARDUERAREN ZIENTZIAK
- INFORMATIKA, INFORMATIKA INGENIARITZA
- INGENIARITZA
- LH-rako LAN POLTSAK
- HH-rako LAN POLTSAK
- HEZKUNTZA BEREZIRAKO LAN POLTSAK
- INFORMATIKAKO ARDURADUNAREN LAN-POLTSA
- DBH eta DBHO-rako LAN POLTSAK
- 22/23 IKASTURTEA
HEZKIDETZA
Sexuen arteko ezberdintasunak eta genero indarkeria gizartean gero eta nabariago agertzen dira.
Hezkuntzaren oinarrizko helburua ikasleak gizartean integratzea eta bizitzarako prestatzea bada, ezinbestekoa da ikastolan dimentsio afektibo-sexuala koherentziaz lantzea, garapen integralaren bidean.
Hezkidetza, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da, genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza baita. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz, errespetatuz eta bakoitzaren garapen pertsonala ahalbidetuz. Beraz, ikasleek askatasuna eta aukera izan behar dute identitatearen auto-eraketa garatzeko.
Azpeitiko ikastolan, berdintasunean eta tratu onean oinarritutako bizikidetza bultzatzen dugu, genero berdintasunean, estereotipoak eta rolak alde batetara utzita. Horretarako ezinbestekoa da prebentzioa. Harremanak errespetuz eta biolentziarik gabe eraikitzeko, berdinen arteko elkarrizketa, elkarrekintza, elkartasuna eta errespetua bultzatzen dituzten metodologiak erabiltzen ditugu.
Ikastolako hezkidetza taldea da gaiari buruzko proiektuak aurrera eramaten dituena. Ikasle, irakasle eta gurasoak Azpeitiko eta Urola bailarako Hezkidetza Foroko partaide dira. Autoantolaketa taldean berriz, adin ezberdinetako ikasleak beren aisialdian elkartzen dira hainbat gairen inguruan hausnarketak egiteko eta sortzen diren egitasmoak babestu eta indartzeko.