HPI

HOBEKUNTZA PEDAGOGIKO IRAUNKORRerako egitasmoak kalitatezko berrikuntza pedagogikoa bultzatu nahi du, ikastola bakoitzaren heziketa-helburuen arabera.

Hain ezagunak zaizkigun hainbat gabeziari (irakasle taldearen elkarlanik-eza, berrikuntza partzial eta jarraipenik gabeak, besteak beste) erantzuteaz gain, garapen profesionalerako aukera berriei etekina ateratzea du helburu; hala nola, komunikazioa, oinarritutako praktika gogoetatsua, lankidetza-lana,…

Hots, berrikuntzetatik hobekuntza pedagogiko iraunkorrerako urrats kualitatiboa emateko tresna eraginkorra bihur dadin, Ikastola-ereduaren markoan ikastola bakoitzak geure Hezkuntza Proiektua gara dezagun.

Ikastolen Elkartearen aholkularitzarekin, Ikastola bakoitzak ezarritako ikasleen irteera profila ziurtatzeko, garatzeko eta aurrera eramateko ikasgelan behar diren hobekuntza pedagogikoak aztertu, diseinatu eta ezartzeko eta hobekuntza horiek denboran irautea du helburu proiektu honek. Ez da etapaka diseinatutako plangintza bat; aitzitik, klaustro osoa dago inplikatua hobekuntza pedagogiko iraunkorrean, hobekuntza ikastolako gela guztietara eraman nahi delako.

HPI Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorrerako, Kataluniako Escalae institutuak proposatzen duen ereduaren aldeko hautua egin da, baina ikastolen errealitatera, behar izanetara eta erritmoetara egokitu du Ikastolen Elkarteak. Ikastoletan HPI ezartzen laguntzeko bideratzaileak Ikastolen Elkartekoak dira. Hauek Ikastolen errealitatea ongi ezagutzen dute, eta, gainera, orain ikastoletan erabiltzen ari diren materialen egileak dira.
Escalaeren egitekoa da bideratzaile taldea hau prestatzea eta hauen jarraipena egitea.