Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. EKI

Lehen hezkuntza bukatu ondoren, gure ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan jarraitzen dute. Etapa honetan EKI proiektuarekin lan egiten dugu.

Proiektu hau 5 zutabetan oinarritzen da:

1.- Ikaslearen irteera-profilean oinarritutakoa: DBHko etapa bukatutakoan gure ikasleen gaitasun eta konpetentziak zeintzuk izan behar duten definitzen da irteera profilean.

2.- Euskal curriculumaren kultur ibilbidean oinarritutakoa: gure kultur eta errealitatetik interpretatzen dugu gure jarduna.

3.- Konpetentzietan oinarritutakoa; integrazioaren pedagogia hautu pedagogiko bezala: eduki eta prozedura egoera erreal eta esanguratsuetan aplikatzen jakin behar du, kasu bakoitzean beharrekoak aukeratuz eta modu bateratu edo integral batean aplikatuz.

4.- Prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan integratuz; lehen hezkuntzan azaldutako konpetentzia metadiziplinarrak (ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, norbera izaten ikastea eta egiten eta ekiten ikastea), hau da, arlo guztiei dagozkionak.

5.- Euskara ardatz bezala hartuta hizkuntzak modu integratu batean lantzen dituena.

Hala ere, etapa honetan aipatutako oinarrizko konpetentzia metadiziplinar horiekin batera, oinarrizko konpetentzia diziplinar edota diziplinartekoak ere lantzen ditugu:

  • Konpetentzia linguistiko-komunikatiboa.

  • Konpetentzia matematikoa.

  • Konpetentzia teknologikoa.

  • Arte komunikaziorako konpetentzia (musika eta dantza).

  • Arte komunikaziorako konpetentzia (plastika eta ikus adierazpena).

  • Gorputz komunikaziorako konpetentzia.

  • Gizarte eta gizabide konpetentziak.

  • Konpetentzia zientifikoa.

  • Tutoretza eta orientazioa.

Hau guztia lantzeko, kontuan hartzen dugu hezkuntza bizitza osoan zehar garatzen dela eta derrigorrezko hezkuntzaren xedea ikasleak bizitza osoan zehar aurkituko dituen egoera, erronka eta zailtasunen aurrean eraginkortasunez jarduteko prestatzea dela.

Beraz, ikasleak egoeren aurrean jarri behar ditugu bere gaitasun eta garatutako prozedura eta edukiak erabiliz aurrera egin dezan trebatuz.