Jangela

AIBAK enpresak hornitzen gaitu. Menua webgunean izango da ikusgai eta, ikastolako jangelan arduradunekin eta AIBAKeko adituekin aztertu eta jarraipen zuzena egingo da.

Ikastolan jangela zerbitzua 0tik 18 urte arteko ikasleei zein bertako langileei eskaintzen zaie.

Bi jangela ditugu prestatuak, bat TXIKI TXOKO, Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta bestea JANGELA, Lehen Hezkuntzatik gorako ikasleentzat eta langileentzat.

Ikasturtean zehar edozein aldaketa edo izen-emate jakinarazteko, arduradunengana jo; harremana zuzenekoa da eta edozein zalantzaren aurrean lasai deitu dezakezue.

Arduradunak

Garbiñe Olaizola 605705595
Mila Treku 688685248


*Aldika erabiltzeko beranduenez bezperan 15:00ak aurretik eskatu behar da telefonoz deituta.


Iraileko menuak:


Kobraketa:

  • HH-LH
    • 1.go eta 2. seme-alabak: 6,47€/eguneko
    • 3. seme-alabak: 4,56 €/eguneko
  • DBHtik gora
    • 1.go eta 2. seme-alabak: 5,18€/eguneko
    • 3. seme-alabak: 4,56 €/eguneko
  • ALDIKAKOAK: 7,47 €/eguneko

* Oharrak :

  1. Astebetez gorako hutsegiteetan aplikatuko da deskontua (abisatuz gero).
  2. Zerbitzua erabili behar ez den kasuetan aurrez jakinaraztea eskertuko genuke, arduradunei deituz.