Zaintza Zerbitzua

Ikastolako ordutegiz kanpoko zaintza zerbitzua da. Hona hemen eskaintza eta bere kostua.

Eguerdiko zaintza:

  • Izen-ematea idazkaritzan (943151246), eta 18,75 euroko kostua izango du.
  • Jangelako ikasleek bazkariarekin zaintza ordainduta daukate.
  • Ikastolaren ardura zaintzan dauden ikasleena izango da.
  • Ikastolako instalakuntzak erabiltzeko lehentasuna zaintzan dauden ikasleek izango dute eta bereziki beraientzat izendatutako lekua izango dute. Aste osorako zaintzako espazio banaketa egingo da (frontoia, futbol kanpo handia, aretoa, saskibaloi kantxa, gelak, …) beraien erabilerara egokituko dira. Instalakuntza hori beraiek erabili ahal izango dute tarte horretan. Horretaz zaintza arduraduna arduratuko da.

* Oharra: Ikastolatik eskertuko genuke bazkaltzera etxera doazen ikasleak 14:30ak baino lehen ez etortzea ikastolara, asko zailtzen digulako zaintzako zerbitzua modu egoki batean eramatea.

URRIAK 13 (ZUBIA) ZAINTZA ZERBITZUA: HH 2tik LH 3ra  zaintza eskaera urriaren 4a bitartean hemen