Hedatze programa

Hedatze programaren helburu nagusiak honakoak dira:

  1. Eskaintza pedagogikoa sendotzea.
  2. Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzea.
  3. Ikasle etorri berrientzat euskara indartzeko saioak eskaintzea.
  4. Hezkuntza formala eta ez formala uztartzea.
  5. Ikasleen zaletasunak identifikatu eta garatzea.
  6. Ikastolako kideen parte hartzea eta kohesioa sustatzea.

Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei errefortzu saioak eskainiko zaizkie. Saio horietan, ikasle guztiek etxeko lanak egin, zalantzak argitu eta ikasketa prozesuan behar duten laguntza jasoko dute. Hona hemen lehen ebaluazioko errefortzu saioen ordutegiak:

Ikasle guztientzako tailer ezberdinak aurreikusi dira 2023-2024 ikasturterako, eta tailer horiek komunitateko kide desberdinen artean antolatuko dira:

  • Irakasleak.
  • Gurasoak: Gurasoek aukera izango dute tailerrak eskaintzeko. Aurreko ikasturtean, maiatzean, herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatu ziren tailerren moduan izango da eskaintza zabal bat.
  • Udala: Herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatuko ditu tailerrak udalak.

Ikasturte hasiera honetan lau tailer eskainiko ditugu Ikastolan:

Izena eman nahi duenak, galdetegi hau bete beharko du.