Batxilergoa

16 urterekin gure ikasleek derrigorrezko hezkuntzako etapa bukatu dute eta aukeratzeko momentua iritsi da. Batzuk erdi-mailako ziklo formatibo bat egitera joango dira eta beste batzuk, berriz, derrigorrezko bigarren hezkuntza ondorengo etapan hasiko dira.

Honen bukaeran, goi mailako ziklo formatiboetara edota unibertsitateko ikasketak egitera joango dira.

Beraz, etapa honetan, bere garapen pertsonalarekin jarraitzeaz gain (alderdi emozionala kontuan hartuz), erabakiak erantzukizunez eta zentzuz hartzen lagunduko diogu eta, noski,  ikas arloetan sakonduko dugu ondoren jarraituko duen ibilbidean arrakastaz jarduteko.

ESKAINTZA AKADEMIKOA  –

Ikasketa maila guztietara ateak zabaltzen dituena, Zientziak eta Teknologia eta, Giza eta Gizarte Zientziak modalitateekin.

IRAKASGAIAK:

                    * DBHO 1

                    * DBHO 2

INSKRIPZIOA ON-LINE (2023-24rako) :

HEMEN KLIKATU (* edozein zalantza argitzeko deitu Ikastolara: 943151246).