Eskolako Agenda 2030
2019-2021 ikasturterarte, Eskolako Agenda 21 deitu dioguna, hots ingurumen hezkuntzako plana, Eskolako Agenda 2030 izango da aurrerantzean.
2015ean onartu zuen Garapen Iraunkorrari buruzko 2030 Agenda Nazio Batuen Erakundeak, hortaz, nazioarte mailako egitasmoa da eta denoi eragiten digu, salbuespenik gabe. Eskolako Agenda 2030 egitasmoak, zehazki, ikastetxe iraunkorrak lortzea du helburu eta haiek hiri iraunkorretan kokatzea.
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik konpromezua hartu du proiektu honetan parte hartzeko.
Egun, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) landuko ditugu. Ikastetxean gai ezberdinen lanketak burutuko ditugu, bertan, diagnostikoa egin, hobekuntza proposamenak aurkeztu eta ekintza plan baten bidez ikastetxean aplikatzea du helburu. Udalerrian egoeraren azterketa egin ondoren, hobekuntza proposamenak garatu eta udalera bideratzen ditugu urtero, Ekoetxean eta Udalean egiten diren ikasleen foroen bitartez. Azkenik, Udaletxean ospatzen den foroan, agintariei aurkezten dizkiegu eskolek hartutako konpromisoak eta ikasleek egindako eskaerak.