Bueltan da Hedatze programa
2023-09-21Ikasturte berria hastearekin batera jarriko da martxan Hedatze ekimena. Aurreko urteko arrakastaren ondoren, jarraipena emango zaio programari. Bere helburu nagusiak honakoak dira:
- Eskaintza pedagogikoa sendotzea.
- Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzea.
- Ikasle etorri berrientzat euskara indartzeko saioak eskaintzea.
- Hezkuntza formala eta ez formala uztartzea.
- Ikasleen zaletasunak identifikatu eta garatzea.
- Ikastolako kideen parte hartzea eta kohesioa sustatzea.
Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei errefortzu saioak eskainiko zaizkie. Saio horietan, ikasle guztiek etxeko lanak egin, zalantzak argitu eta ikasketa prozesuan behar duten laguntza jasoko dute. Errefortzuetara etorri behar duten ikasleei tutoreak abisatuko die; urriaren 9an hasiko dira. Errefortzutan edo tailerretan gelditu behar duten ikasleek, jangelan gelditzeko aukera izango dute bazkaltzen (jangelako zerbitzua kontratatuta edo etxetik janaria ekarrita).
Ikasle guztientzako era askotariko tailerrak antolatuko dira. Urriaren 9an hasiko dira. Tailer hauek komunitateko kide desberdinen artean antolatuko dira:
- Irakasleak.
- Gurasoak: Gurasoek aukera izango dute tailerrak eskaintzeko. Aurreko ikasturtean, maiatzean, herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatu ziren tailerren moduan izango da eskaintza zabal bat.
- Udala: Herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatuko ditu tailerrak udalak.
Ikasturte hasiera honetan lau tailer eskainiko ditugu:
- Baratza eraikitzen tailerra.
- Haur Hezkuntzako aisialdiko begirale tailerra.
- Sasoiko tailerra.
- Solasaldi txokoa.
Izena eman nahi duenak, galdetegi hau bete beharko du, urriaren 4rako.