Artezkaritza berrirako hautagaitza
5 urria , 2023 | OharrakArtezkaritza Batzordeak hala erabakita, 2023/24 ikasturteari dagokion Azpeitiko Ikastola Ikasberri koop. e.ko Batzar Orokorra 2023ko abenduan izango da.
Bertan, Artezkaritza Batzordeko kideak berritzea tokatzen da. Oraingoan, bost bazkide erabiltzaile eta bazkide laguntzaile bat.
Batzar Orokorrean izango den bozketan egingo da batzordekide berrien aukeraketa aurkezten diren hautagaien artean. IKASTOLAKO BAZKIDE ERABILTZAILE ZARETEN GUZTIOK DUZUE HAUTAGAITZA AURKEZTEKO AUKERA eta horretara animatzen zaituztegu.
Aurten ere, bazkide erabiltzaileen hautagaien zerrenda osatzeko, prozesu partehartzaile zabala jarriko da martxan:
1- Hemen duzue galdetegia zuen proposamena egiteko.
2- Bertan batzordekide izateko 3 bazkide erabiltzaileren izenak proposatu ahal izango dituzue. Urriaren 19a baino lehen bete beharko da eta familiako, txantiloi bakarra bete beharko da.
3-Jasotako erantzunetan aipamen gehienak jaso dituzten bazkide erabiltzaileekin hitz egingo dute Artezkaritza Batzordeko gaur egungo kideek.
4- Hautagai izateko animatzen diren bazkideekin zerrenda osatuko da eta Batzar Orokor aurretik berri emango da.
5.-Norbere burua hautagai gisa aurkezteko aukera ere baduzue Ikastolako Idazkaritzan adieraziz.
Prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu guztiak!
Artezkaritza Batzordea