Euskararekin bat, euskaraz bat
2023-10-25Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.
Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat du: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.
Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa Euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera. Azpeitiko Udalak bertara joateko autobusak antolatuko ditu:
Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko. Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu!