Zuberoako Ikastolen aldeko saski salmenta abiatu dute

7 azaroa , 2023 | Oharrak

Zuberoako ikastolak laguntzeko ekimen ezaguna 2003tik dago martxan. Aurten ere ekin diote eta azaroaren 30era arte saskiak erosteko aukera izango da Ikaskoli.eus webgunean  eta azalpen guztiak ere bertan dituzue.

Antolatzaileek azpimarratzen dutenez, Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik eta euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, “ikastolek bermatzen dute euskararen transmisioa”. Zuberoako ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko “ekarpen garrantzitsua” da kanpaina hau.