Hitzaldia: Eskola Kirola

16 azaroa , 2023 | Oharrak

Ikasturtean zehar hainbat hitzaldi antolatzen dira, horietako batzuk guraso bilerekin lotuta eta herri mailan antolatzen diren beste hainbat hitzaldirekin koordinatuz.  

Azpibatzorde pedagogikoan lanketa egin da gai honen inguruan eta ondorioz hiruhilabetero hitzaldi bat antolatzea aurrikusten da, beti ere gertukoa dugun gai baten inguruan izango delarik.

Datorren asteazkenean, azaroak 22, erabilera anitzeko gelan 19:00etan izango da aurtengo lehen hitzaldia  ESKOLA KIROLA gaitzat harturik.

Bi hizlari izango ditugu eta beraz bi zatitan banatuko da saioa:

OIDUI USABIAGA:  “KIROL HASTAPENA: ADIN GOIZTIARREAN ESPEZIALIZAZIOA EDO ANIZTASUNA? “ (Eraginak kirol errendimenduan, osasunean, kirol ohituretan eta garapen integralean)

 UNAI ASURMENDI: “GIPUZKOAKO ESKOLA ADINEKO KIROL ETA JARDUERA FISIKOAREN ANTOLAKETA IRIZPIDEAK” (Zer egin dugu, zergatik eta zertarako)

LH osorako zuzendua dago baina irekia denez guztiok zaudete gonbidatuta.