Eskola arteko foroak martxan dira!

2023-11-16

Azaroaren 16an ospatu da 2023-24 ikasturteko lehen eskola arteko foroa. Gure ikasleak bertaratu dira beraien proposamenekin.

Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barnean “Energia: bizitzaren motorra” gaia gauzatzeko egingo diren eskola arteko lehen foroa burutu da Azpeitiko Ekoetxean azaroaren 16an.

Aurreko ikasturtean diagnostikoa egin ondoren, esku-hartze plana burutzen hasi dira ikasleak. Horretarako, esku-hartze plan honetako ekintzetako bat gauzatzea da helburua. Konkretuki, igerilekuan energia aurrezteko egin diren ekintzak herritarrei zabaltzeko kanpaina egitekoak dira ikasleak..

Ikasturte honetan  hiru foro ospatuko  dira (otsailaren 1ean izango da hurrengoa), eta lehen foroan  ekintza aukeratzea izan dute helburu nagusia.