Txikipedia: euskara sarean indartzen

2023-11-22

Ikastolen elkartearekin elkarlanean, DBH 2. mailako ikasleek Wikipedian, Txikipedia sailaren barnean, euskaraz albisteak argitaratzearen garrantziaz jabetzeko aukera izan dute. Euskararen presentzia sarean areagotzea da azken helburua.

Emakume kirolarien gaia adibide izan dute gaurkoan eta, orain, beraien ardura da hainbat gairi buruzko sarrera berriak sortzea. Zorte on ekimen berrian!