Ikastola eta antzerkia eskutik!

2023-11-23

Azpeitian ospatu diren 41. Euskal Antzerki Topaketen harira ikastolako HH eta LHko ikaslegoak jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izan du.

Batzuek Corrado Masacci artista italiarraren txotxongilo tailerrera bisita gidatua egin zuten, eta lehen eskutik ezagutu zituzten bere artelanak. Pailazo, trapezista zein malabarista itxura hartu dute Masacciren txotxongiloek, forma eta kolore guztietako piezak sortuz.

Gainerako ikasleek eskualdeko eskola antzerkigileek sortutako ipuin klasikoen kontaketa bertsionatuez gozatu ahal izan dute.

Aurten ere, beraz, urtero legez txikienek aukera paregabea izan dute kulturan murgiltzeko, euskara eta artea uztartzen dituen egitasmoari esker.