Kmk24: bi lantalde berri (izen-ematea)

23 azaroa , 2023 | Oharrak

Kaixo guztioi,

Kilometroetako komunikazio eta ekonomia batzordeak lanean ari dira dagoeneko. Mezu honen bidez bi lantalde berri sortu nahi ditugula jakinarazi nahi dizuegu: 

Lehenengoa GIZA BALIABIDEAK batzordea izango da eta

bigarrengoa ABENDUAN DENDAN LAN EGITEKO taldea.

Bi talde hauetan izena emateko epea azaroaren 30ean, ostegunean, amaituko da. Badakigu presaka gabiltzala eta aldez aurretik eskertu nahi dizuegu KMK24 honetarako egiten ari zareten ahalegina.

Abenduan zehar batzorde gehiago sortuko ditugu : Muntaia, Segurtasuna, Osasuna,Trafikoa, Ikuskizunak, Protokoloa, Gastronomia, Garbiketa, Erronka, Parekidetasuna….

KILOMETROAK 24 

Hastapen taldea